Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

eskuak elgoibar gizakateaAbenduaren 2an euskaltzalez beteko dira Elgoibarko kale eta plazak. Jalgi hadi plazara! ekimena antolatu du egun horretarako Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak. “XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu”, azaldu dute. Hortaz, euskararen kontua plaza publikora atera nahi dute barixakuan, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. 

Bi atal nagusi izango ditu aurten prestatu duten ekimenak.

  1. Giza katea: Kalegoen plaza eta Maalako parkea lotuko dituena, 53 elkarte eta 500 herritarren parte-hartzearekin (beherago partaideen zerrenda). Giza katea 19:00etan irtengo da Kalegoen plazatik, baina parte hartu behar dutenek 18:30ean azaldu behar dute plazara.
  2. Plazera plazara jaialdia: Maalako parkean izango da, 16 elkarteren parte hartzearekin, eta, besteak beste, karaokeak, esketxak, koreografiak, dantzak, poesia eta euskal txirigota ikusi eta entzungo dira. Plazera plazara jaialdia 19:30ean hasiko da, giza katea Maalara iristen denean.

• Bi bideotan jasoko dute dena

Abenduaren 2an Elgoibarren ikusi eta bizi izandakoa gordetzeko, bi bideo sortuko dituzte antolatzaileek. Bideo ofiziala, giza kateko eta Plazera plazara jaialdiko irudiekin osatuko dute, eta 12 minutukoa izango da. Herri-bideo bat ere osatu nahi dute, herritarrek mugikorrarekin grabatutako irudiekin. Herri-bideoasortzeko, elkarte bakoitzeko lagun bat izendatzea proposatu dute. Mugikorrarekin kalera irten eta 10 segundoko bideoak grabatzea, hain zuzen ere. Nahi beste graba daitezkeela jakinarazi dute eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Abenduaren 5erako bidali behar dira bideoak. 

• Helburua eta ezaugarriak 

Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldea 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Eguna prestatu eta ospatzen. Helburu nagusia “elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea” da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen dituzten ekimenek: Parte-hartzaileak dira: herriko elkarteak eta herritarrak dira protagonistak, herriko kale eta plazetara irteten dira euskaldunak garela eta izan nahi duguna esatera, eta jai-giroan aldarrikatzen dute euskaltasuna.  

 euskarak365 gizakatea elgoibar zerrenda

euskarak365 elgoibar plazera plazara partaideak

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza