Egunero

Barren.eus 2016ko aza. 25a, 15:59

Uxue Arzelusen lan honek irabazi zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Donostia Zinemaldiarekin batera, antolatutako "Euskaraz bizi nahi dut" film labur lehiaketako amateurren ataleko saria, 2014an. 

Hitzik gabeko obra bat da Egunero, eta, norberaren hautuaz gain, inguruak euskararen erabileran duen garrantzia aipatzen du Uxue Arzelusen lan honek.

Euskararen Egunaren harira, egunero film labur bat barren.eus-en eskaintzeko ekimena Kontseiluak proposatutakoa da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean prestatu dugu. Ikus orain arte eskainitako filmak: