Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 gizakatea elgoibar eskuakElgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Euskara Jalgi hadi plazara jaialdia antolatu du abenduaren 2rako. Aurtengo ekimenak bi atal izango ditu.

Batetik, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kalegoen plazatik Maalara egingo duten giza katea daukagu, 55 elkarte eta 500 lagunen parte-hartzearekin. 

Bestetik, berriz, giza katearen amaieran, 19:30ean, Maalako parkean egingo duten Plazera plazara jaialdian, herriko 18 elkartek hartuko dute parte. Jaialdian, besteak beste, errezitaldiak, karaokea, dantza, musika, esketxak eta txirigotak ikusi eta entzungo dira. 

Zaila izango da iaz egin zuten Beitxu, Beitxu lipdubaren arrakasta errepikatzea, baina aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko antolatu dituzten ekintzetan ere ez da herritarren parte-hartzea eta jai-giroa faltako. Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeko kideek Elgoibarko euskaltzale guztiak animatu nahi dituzte abenduaren 2rako antolatu duten ekimenean parte hartzeko.

∞ Lotura duten albisteak:

euskara jalgi hadi plazara kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza