Zuberoako ikastolak laguntzeko jakiz betetako otarrak jarri dituzte salgai, eta Elgoibarren, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean egin dezakezue eskaera, azaroaren 30a baino lehen.
Bi otar daude aukeran: 40 eurokoa (Ahüzki) edo 52 eurokoa (Irati). Ardi-gazta, ahate-gibela, bizkotxo poltsa, eztia, euskal xerriki patea eta euskal xerriki odolkia ditu Ahuzki otarrak eta ardi-gazta, ahate-gibela, bizkotxo poltsa, eztia, euskal txerri lukainkak eta txahal xehetua saltsan Irati otarrak.
Eskaerak egiteko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 741 626