Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

euskarak365 lipdub2015 elgoibarKalegoen Plaza eta Maalako parkea batuko dituen giza kateak hartuko dio lekukoa iazko Beitxu, Beitxu lipdub arrakastatsuari, Euskarak 365 Egun ekimenean, abenduaren 2an. Giza katearen ostean, Plazera plazara izeneko jaialdia antolatu dute.

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeko kideek jakinarazi dutenez, erabaki eta zehaztu dute aurtengo Euskarak 365 ekimena. Abenduaren 2an, barixakua, izango da. Lehenik, 19:00etan, Kalegoen plaza eta Maalako parkea lotuko dituen giza katea osatuko dute. 19:30ean Plazera plazara jaialdia hasiko da Maalako parkean eta 21:00etatik aurrera pintxo-potea egingo dute herriko tabernetan. “Aurten ere kalera irtengo gara elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzera. Konpromisoa eta jaia uztartuko ditugu, eta herriko elkarte-erakunde guztiak animatu nahi ditugu ekimenean parte hartzera”, azaldu dute sustatzaileek.  
•Izena emateko
Protagonistak, iaz bezala, Elgoibarko elkarte-erakundeak izango dira. Dagoeneko 48 elkartek eman dute izena giza katean parte hartzeko, eta 24 dira Plazera plazara jaialdian parte hartuko dutenak. Parte hartu nahi duten elkarte-erakundeek urriaren 14ra arte dute izena emateko epea.

  • Elgoibarko 365 taldea osatzen dute: AEK euskaltegia, Elgoibarko Institutua, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Elgoibarko Haurreskola, Elgoibar Ikastola Herri Eskola, Ikastolako guraso-elkartea, Kalamua guraso-elkartea, Musika Eskola, Sortu, Taupada antzerki-taldea, eta Udal Euskaltegia.

Lotura duten albisteak

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza