Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

tertuliak programa elgoibarTertuliak programa euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez daukatenei zuzenduta dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatzen dira eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko.

Urrian hasi eta ekainera arte izango da Tertuliak egitasmoaren ikasturtea, eta programaren oinarrian astero izango den ordubeteko tertulia-saioa dago. Hortaz, programan parte hartzera gonbidatuta daude euskaraz berba egin nahi baina horretarako aukerarik edo erraztasunik ez daukaten herritarrak. Tertuliak programa doan da eta izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da.
Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia, eta Udal Euskaltegia dira, eta Udalaren diru-laguntzarekin finantzatzen da.


Izena emateko eta informazio gehiago:

  • AEK euskaltegia: 607 601 423
  • Udal Euskaltegia: 943 74 27 31
  • Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza