Elgoibarko Udalak eta Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus proiektuaren baitan, “ostalaritza” sektorean lan egiteko behar diren euskarazko komunikazio gaitasunak lortzeko ikastaroa antolatu dute. Bi astetan zehar, egunean bi orduz aritu dira jatorri ezberdinetako hamabost lagun euskara ikasten. Izan dituzten bizipenak azaldu dizkigute honako bideoan.
Ikastaroa Banaiz Bagara elkarteko David Fernandezek eman du ikastaroa, eta guztiz praktikoa izan da, oinarrizko hiztegia landu da, eta ostalaritzako komunikazio egoeren simulazioak landu dira; hartara, bezeroaren hizkuntzaren arabera atenditzen, jarrera positiboak azaltzen, lantalde bat antolatzen eta agindu errazak ulertzen ikasteko. Kontzientziazio lana ere egin da, gaztelania ez ezik, euskara ere normaltasunez erabiltzeko.
Ikasitakoaren erakusketa txiki bat eskaini zuten ikastaroan parte hartu duten lagunek astelehenean, Jai Alai tabernan, udal arduradunen eta langileen laguntzaz (ikus bideoan). Erakusketa horren ondoren, Elgoibarko Ane Beitia alkatearen eskutik diplomak jaso zituzten, udaletxeko pleno aretoan egin zen ekitaldian.