Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak proposatzea izan da Gotzon Garate bekaren bigarren deialdiaren ikerketa esparrua, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko abenduaren 22an egindako bileran onartu zuen Gotzon Barandiaran larrabetzuarrari esleitzea.

 

2015 01 27 gotzongaratebekairabaz1Aukeratutako lanaren izena elgoibarreraz.eus izan da, eta helburua ondarea (herriko toponimia, ahozko ondarea, berbetia, kronika zaharrak…) arloka sailkatzea, web-atari batean biltzea eta webgune guztiak elkarren artean lotzea da, edukien arteko loturak eginez.

• Bekaren bigarren deialdia

 Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskara arloko ikerketa sustatu, eta aldi 

berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko. Beka horren lehenengo deialdian ikerketa gaia Elgoibarko Toponimia izan zen. Oraingo honetan, berriz, bekaren helburua Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak proposatzea izan da. Lau izan dira bekara aurkeztutako lanak, eta Gotzon Barandiaran Arteagak aurkeztutakoa izan da beka eskuratu duena. 

2015 01 22 gotzonbarandiaranGotzon Barandiaran larrabetzuarra, euskal idazle eta kulturgilea da, Euskal Filologian lizentziatua {Gotzon Garate bera izan zuen irakasle Deustuko Unibertsitatean}, euskara teknikari lanetan aritutakoa, eta euskararen eta euskal kulturaren ondarea berreskuratzen, digitalizatzen eta hedatzen eskarmentu handikoa.

Beka honek 12.000 euroko ordainsaria izango du eta bekadunak 14 hilabete izango ditu lana bukatzeko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza