Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

dene zabalo elgoibar ikastolaElgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluko Deñe Zabalok euskararen transmisioari buruzko mintegi batean berba egingo du martitzenean, maiatzaren 3an, Eibarren, Eta Kitto! euskara elkarteak antolatutako mintegian. 

Gurasoei zuzendutako motibazio ekimena: bizia delako! izango da Deñe Zabaloren hitzaldiaren izenburua. Elgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluko euskara taldea gurasoak kontzientziatzeko egiten ari den lanaren inguruan jardungo du. Trasmisioari buruzko bosgarren mintegian, besteak beste, UEMAko Xabi Aizpuruak, Jon Maia bertsolariak eta UPV/EHUko Estitxu Garaik parte hartuko dute. Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian izango da 08:45etik 14:45era. Deñe Zabaloren hitzaldia 13:20an hasiko da. 

Mintegiko antolatzaileen esanetan, dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu. "Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangitzak definitzea". Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahi dituzte.

Mintegia zuzenean jarraitzeko aukera izango da twitter sare sozialean, #mintegia traola erabiliaz. Datorren astetik aurrera, berriz, Mintegiko hitzaldien bideoak ere jarriko dituzte ikusgai etakitto.eus-en. 

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza