BIDEOA: Euskararen Historia Soziala Elgoibarren

Barren.eus 2023ko abe. 2a, 15:47

Goraino bete zen Herriko Antzokia atzo 'Egin zenutelako gara!' ekimena bertatik bertara ikusi eta sentitzeko. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarlanean antolatutako ekimenari ordubeteko bideo batek eman zion hasiera, eta bideo hori da, hain zuzen ere, ikusgai jarri duguna.

Bideoan 1950-1990 urteetako Elgoibarko euskalgintza jaso da, garai hartako euskaltzaleen testigantzekin. Bideo-elkarrizketak eta edizio-lana, berriz, Badihardugu elkarteak egin ditu.

Antolatzaileek esan digutenez, ekitaldia bera ere grabatu dute, eta datorren astean izango dugu ikusteko moduan.