Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 14 urtekobatzarra elgizarra2015Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak Urteko Batzar Orokorra egingo du astelehenenean (apirilak 18), Kultur Etxean.

Elgoibarko Izarraren urteko batzarrean, besteak beste, 2015ean egindakoaren aurkezpen-balorazioa eta diru-kontuen memoria, eta 2016ko lan-ildo nagusien eta aurrekontuaren aurkezpena egingo dute. Batzarra 19:00etan izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Elkarteko arduradunek bazkide guztiei egin diete batzarrera agertzeko gonbitea. “Egiten duguna gara, eta Elgoibarko Izarra zer den jakiteko oso garrantzitsua da bazkideak Batzar Orokorrera azaltzea”, jakinarazi dute elkarteko arduradunek.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza