Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 20 eginzenutelakogara arg zaharra elgoibar1950ean hasi eta 1990era arteko Elgoibarko euskalgintza zelakoa izan zen ezagutzeko ekitaldia egingo dute abenduaren 1ean Herriko Antzokian.

 Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak ondu dute ekitaldia. Azaldu dutenez, gure aurrekoek egin zutelako gara euskaldunak gaur, "egin zenutelako gara!".

Ekitaldirako sortu duten ordubeteko bideo baten emanaldiarekin hasiko daOrdubeteko bideo batekin hasiko daute aitortza ekitaldia. “40 urteko euskalgintzaren berri emateko. Elgoibar herri euskaldunagoa izateko historiaren zati bat bildu dugu bideo batean, eta bideo hori plazaratuko dugu. Gainera, gure esker ona ere azalduko diegu garai hartako eragile eta euskaltzaleei. Errekonozimendu ekitaldia ere izango da”, azaldu dute.
Bideo horren oinarrian daude Elgoibarko Udalaren enkarguz Badihardugu elkarteak egin dituen 45 elkarrizketak. Bertan, 40 urteko euskalgintzaren historia jasotzen da protagonisten ahotik. Ondoren, Elgoibarko garai hartako euskalgintzako eragileak bistaratuko dira banan-banan (eliza, gau-eskola, Ongarri elkartea, Ikastola, e.a.), eta guztien ordezkariak igoko dira Herriko Antzokiko oholtzara, herritarren esker ona eta txaloak jasotzera. Ekitaldia janzteko, musika, bertsoak, dantza, txistua eta antzerkia ere izango dira, besteak beste, eta bi orduko iraupena izango du.

 • Gonbidapenarekin
Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena jasotzea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz, 943 741 626 telefono zenbakira deituz, edo aurrez-aurre Aita Agirre kulturgunean, 3. solairuan.

2023 11 20 eginzenutelakogara kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza