Bi talde osatu dituzte aurten Mendaroko bertso eskolan

Barren.eus 2023ko urriaren 31

Aurten, eskaintza LH4tik DBH3ra artekoei zabaldu diete, eta bi talde osatu dituzte. Irune Basagoiti bertsolariak (Mallabia, 2002) ematen ditu eskolak, astelehenetan, gaztelekuan, bi ordutegitan: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Saio hauen prezioa sinbolikoa da: 40 euroko kuota bakarra ikasturte osorako.

Ikasleak bertsozaletu nahi dituzte bertsoaren teknika eta komunikazio estrategiak garatuz, eta besteak beste honako hauek landuko dituzte: arrazoiketa eta bestearen lekuan egoten ikastea, ahozko komunikazioa, eta herriko, eskualdeko eta euskal herriko kultur erreferentziak.