Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 07 berbalagun mendaroEuskaraz berba egiteko orduan erraztasun handiagoa lortu nahi duten herritar batzuk euskara ondo menderatzen duten beste batzuekin elkartu eta tertulia edo berbalagun erako talde bat jarri dute martxan, Mendaron. 

Eguaztenero euskaldun zahar eta berriz osatutako talde bat biltzen da Puxika dendaren atzealdean, euskarazko mintza praktikak egiteko. Orain dela hilabete inguru hasi ziren elkartzen. Puxika dendako Itziar Gurbindoren arabera, jende askok euskara jakin arren, gero kalean ez dute egiten. Bera Iruñekoa da, eta hitz egiterakoan euskaraz erraztasun handiagoa lortzearren, Elgoibarko Tertuliak programan parte hartzeko tentazioa izan zuen. Baina taldea Mendaron sortzeari interesgarriagoa iritzi zion.

Euskaldun berriei eta euskara ondo menderatzen dutenei dei egin diete tertulietan parte hartzeko. “Hitz egiteko lotsa da oztoporik handiena. Hanka sartuz gero denok hitz egin ahal izango dugu”, adierazi du Gurbindok.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza