Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 10 06 debabe euskaltegia sarrera BARRENEuskarazko C2 maila lortzeko ikastaroa emango du Elgoibarren Debabe Udal Euskaltegiak. C2 ikastaroa egokia da euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (LANEAN batez ere) erabili nahi edo behar duenarentzat.

Besteak beste, honakoentzat: administrazio-munduan lan egin nahi dutenentzat; oposizioak prestatzen ari direnentzat eta une honetan administrazioko 4. Hizkuntza eskakizunera aurkeztu ezin direnentzat, irakaskuntza-arlokoentzat; abokatuentzat, notarioentzat, aholkulari-etxeetan ari diren ekonomialarientzat, hedabideetan lanean ari direntzat... oro har, euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat. Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jaso nahi duenak bi aukera ditu: Debabe Udal Euskaltegira bertara joatea (Aita Agirre, 3) edota 943 742 731 telefono zenbakira deitzea.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza