Herrian bertan euskara eskolak jasotzeko aukera eman nahi die Mendaroko Udalak herritarrei. Horretarako, baina, euskara ikasi nahi dutenen beharrak zeintzuk diren jakin nahi du, haien beharrei ahal den ondoen erantzuteko asmoz.
Horretarako, irailaren 20tik 30era arteko epea zehaztu du. Euskara ikasi nahiko luketen mendaroarrei Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idazteko edota 652 764 499 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete. Telefono arretarako ordutegia 15:00etatik 21:00etara artekoa dela zehaztu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Astelehenean hasiko dira euskara eskolak Mendaron (2023-01-26)
- Mendaroko Udalak Euskara Eskolak jarri ditu martxan, Debabe Euskaltegiarekin elkarlanean (2021-11-19)
- Mendaro euskaldun(ago)tzen (2021-06-04)
- Mendaron euskarak zer osasun duen aztertuko dute gazteek (2021-03-10)
- Mendaron ez da euskara ikasteko talderik osatu (2019-10-07)