Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 30 incognita patagonia kayakagazEñaut Izagirre elgoibartarrak eta Incognita Patagonia espedizioko gainerako kideek amaitu dituzte inork zapaldu gabeko eremuetan egin asmo zituzten lan eta esplorazio gehienak, eta dagoeneko hasi dute etxerako bidea. Txileko Patagoniako Hoste Uharte ezezagunean egin dituzten esplorazio eta mugimenduen zertzelada batzuk eman ditu Izagirrek sarean. 

“Espedizioaren zati handi bat egina! Hasi dugu Darwin mendikatetik barrena eramango gaituen itzulerako bidea”, azaldu du Eñaut Izagirrek Patagoniatik. Martxoaren 2tik aurrera egin dituzten mugimenduen berri ematen ari da Izagirre, audio mezu, mapa eta argazkien bidez, fuga.expenews.com webgunean. Era guztietako espedizioei zuzeneko jarraipena egiteko aukera eskaintzen du webgune espezializatu honek. Gaur, apirilak 1, idatzitako azken mezuan dagoeneko Darwin mendikatean daudela jakinarazi du esploratzaile elgoibartarrak. Itzulerako bidea hasita badute ere mendilerro horretan ere egingo dituzte esplorazio gehiago. 

2016 03 31 incognita patagonia enaut

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza