Lekueder parkeko berdeguneak berrituko dituzte

Barren.eus 2016ko mar. 31a, 11:51

Elgoibarko Udalak Lekueder parkeko berdeguneak berritzeko proiektua prestatu du. 

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Lekueder parkeko berdeguneei itxura berria emateko lanak hasiko ditu apirilean. Gaur egun dauden zuhaitz “gehienak” mantenduko dituztela azaldu dute. “Ahul dauden zuhaitzak kenduko ditugu zuhaitz osasuntsuenak indarberritu daitezen, eta, batez ere, berdeguneetako lurra berritu eta landare mota berriak landatuko ditugu”. Loredun landareekin osatuko dutela lorategia nabarmendu dute: kamelia, hortentsia, agapanthusa eta antzerako landareekin. “Plazaren erabilerak gaur egun bezala jarraituko du, baina, kolore eta usain berriekin”, esan dute Udal arduradunek

Lorezaintza, baratzezaintza eta paisajismo lanetan aritzen den Kimu Bat enpresak berrituko ditu Lekuedereko berdeguneak. Eguraldiak laguntzen badu, apirilean bukatu nahi dituzte lanak. Udalak 20.000 euroko aurrekontua bideratu du lanotarako.

2016 03 31 lekueder info

2016 03 31 lekuederparkea lorak

2016 03 31 lekuederparkea1