Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 19 jaioroyulexi2Argitaratu aurretik ere oihartzun zabala izaten ari da Jairo Berbel elgoibartarrak idatzi duen liburuak, Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes. Liburua iragartzeko sarean jarritako bideoak bost milioi ikustaldi baino gehiago izan ditu dagoeneko.

Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko El Conejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizitza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek.

Liburua iragartzeko egin duten bideoak demaseko zabalpena izan du, playgroundmag.net webguneari esker, batez ere, eta dagoeneko 5 milioitik gora ikustaldi izan ditu. Facebook sare sozialean ere 100.000 elkarbanatze baino gehiago eskuratu ditu.

Aurrez “Betirako Argia” izeneko dokumentala ere ekoiztu zuen Berbelek. BARREN aldizkariak 2015eko martxoan eskaini zion erreportajean irakur dezakezue.

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza