King-Kongeko autobus geltokia itxita egongo da barixakuan

Barren.eus 2016ko mar. 17a, 15:01

Deba ibaiaren ertzean dauden 56 zurzuri (Populus alba) gaixorik daudela-eta, Elgoibarko Udalak jakinarazi du asteburu honetan moztu egingo dituztela, gero zuhaitz berriak sartzeko. Era berean, mozketa lanek dirauten bitartean, King-Kongeko autobus geltokia itxika egongo dela jakinarazi du Udalak.

634 errepide ondoko zuhaitzak mozteko lanak direla-eta, itxita egongo da King-Kog-eko autobus geltokia, martxoaren 18an. Maalako zubi ondoko geltokia erabili beharko dute autobusaren erabiltzaileek. 

Izurriak jota daude Deba ibaiaren ertzetan landatuta dauden hainbat zurzuri. 31 zuhaitz handi eta 25 txiki dira, gaixorik edo hilda daudenak, Urazandipean eta Lerun industriagunean. Gaur barixakua (martxoak 18) eta bihar ekingo diote zuhaitzak mozteari, eta ondoren aldatuko dituzte arbola berriak. Horien ordez, lizarrak eta serbalak landatuko ditu Ura Agentziak.

•Zuhaitz Eguna Altzolan

Zuhaitzekin lotuta, Altzolako bizilagunek Zuhaitz Eguna ospatuko dute domekan (martxoak 20). 12:30ean izei bat landatuko dute Zelaia parkean, frontoi ondoan. Zuhaitz hori gabonetan apaintzeko erabiliko dute. Altzolako jai batzordeak mokadutxo bat eskainiko die bertaratuko diren herritarrei.

2016 03 17 zuhaitzeguna altzola kartela