Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 07 ap8 maltzaga itxitaEkainaren 8tik 9rako gauean itxita egongo da AP-1 eta AP-8 errepideen arteko lotunea, Maltzaga parean.

Elgoibarren, Maltzaga parean, Behobia noranzkoan AP-1 eta AP-8 errepideen arteko lotuneko zubibidea ikuskatzeko lanak egin zituten oarain dela egun batzuk. Behin lanak amaituta, beharginen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko jarri zituzten euste hesiak kenduko dituzte. Hori dela eta, ostegunetik ostiralerako gauean –ekainaren 8tik 9ra–, lotura itxi egingo dute, 22:00etatik 06:00etara, 145,000 eta 146,500 kilometro puntuen artean, hain justu ere.

Aldunditik zehaztu dutenez, alternatiba gisa, AP-1etik Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuek Eibarreko irteeraraino jarraitu beharko dute, Bilbo noranzkoan eta AP-8 autobidea hartu berriro ordainleku berean, Behobiarako noranzkoan.

2023 06 07 maltzaga bidegurutzea BARREN

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza