Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 15 zuhaitz eguna landareaZuhaitz Eguna ospatu dute Elgoibarren Ikastolako eta Herri Eskolako LHko ikasleek. Urruzunon, Albitxuriren magalean landatu dituzte zuhaitzak Udal Brigadako langileek lagunduta. (argazkiak dauzka)

Idoia Alvarez Udaleko Ingurumen teknikariak zuhaitzei buruzko hainbat argibide eman dizkie, besteak beste, Zuhaitzaren Egunaren helburuetako bat delako belaunaldi berriak heztea, basoen garrantzia aintzat har dezaten. Gainera, Agenda 21 programaren baitan, ikasleak biodibertsitatearen gaia lantzen ari dira aurten. 

Guztira 11 haritz, 15 lizar eta babestutako landarea den bi gorosti landatu dituzte, baita beste urteren batean egun horren aitzakian landatutako beste hainbat zuhaitz kimatu ere. Izan ere, hainbat urtetan Zuhaitz Egunean landatu eta besteak beste eguraldiaren ondorioz, urte batetik bestera hondatu egiten ziren. Baina azken urteetan badira nahikoa hazi diren zuhaitzak ere. Euskal Herriko basoetan, baso atlantikoetan, topa daitezkeen zuhaitzak landatu izan dituzte azken urteetan.

Zuhaitzak landatu eta bakoitzari txartel bat jarri diote lanean aritu direnen izenekin eta baita zuhaitz mota zein den adieraziz ere. Nahi badute ureztatzera joan daitezkeela ere esan diete gaztetxoei.

2016 03 15 zuhaitz eguna

2016 03 15 zuhaitz eguna azalpenak

2016 03 15 zuhaitz eguna2

2016 03 15 zuhaitz eguna3

2016 03 15 zuhaitz eguna v1

2016 03 15 zuhaitz eguna v2

2016 03 15 zuhaitz eguna v3

2016 03 15 zuhaitz eguna v4

2016 03 15 zuhaitz eguna v5

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza