Baserriko produktuz betetako otarre bat zain du zozketaren irabazleak

Barren.eus 2023ko mai. 30a, 13:10

Joan den zapatuan egin zuten hileko azken zapatuko feriaren barruan, herriko baserrietako produktuez osatutako otarre bat zozkatu zuen Atabal elkarteak.

Trinitateetako nagusien danborrada antolatzen duen elkartetik jakitera eman dutenez, feriako txosna kudeatu ostean, otarre baten zozketa egin zuten, eta 6345 zenbakia da sariduna. Alabaina, zenbakiaren jabea oraindik ez dela sariaren bila agertu esan dute, eta otarra zain duela Eizagirre okindegian.