Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 31 kzgunea mendaroKZ Guneko tutoreak apirilaren 26an egingo du bisita Mendarora. 09:00etatik 13:00etara bitartean egongo da udaletxean, herritarren kontsultak argitzeko. Horretarako, baina, ordua eskatu behar da. Era berean, Elgoibarko KZ Guneak prest ditu doako ikastaro gehiago.

Hiru aukera daude KZ guneko tutorearekin ordua eskatzeko: Internetez, www.kzgunea.eus/cita-previa webgunean sartuta edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita, edota telefonoz, 945 062 555 telefono zenbakira deituta. Era berean, ikastaro eskaintza oparoa ere antolatu du KZ Gunetik: enplegu-bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa izango dira ikastaroetan jorratuko dituzten gaiak.

 • KZ Guneko doako ikastaroak Elgoibarren
Apirilaren 3tik 19ra bitartean, Elgoibarko KZ Gunean ‘Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikasi' ikastaroa eskainiko dute, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943 023 640 telefonoaren bidez), 943 023 640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza