Hondoratzeko arriskua dagoela-eta itxi dute bidegorria

Barren.eus 2016ko mar. 2a, 15:14

Elgoibarko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrirako sarrera itxi dute, joan den asteburuko ufalen ondorioz, errepide azpian “zazpi metroko" zulo bat agertu dela-eta.

“Andikano baserrirako bidearen azpialdea urak eraman zuela ikusi genuen igandean. Zulo horrek zazpi metro luze dituela konturatu ginen, errepidearen zabalera osoa, alegia”, azaldu du Javier Oñederra udaltzainburuak. Horrenbestez, herritarren segurtasuna bermatze aldera, bidea ixteko erabakia hartu zuten. Bidea itxita dagoela azaltzen duen idatzia, zintak eta hesiak jarri zituzten arren, hainbat herritarrek ez dietela jaramonik egin ohartarazi du Oñederrak. “Itxitura nabarmena den arren, bidegorrian ibili da jendea ezer pasako ez balitz moduan”.

Bidea hondoratzeko arriskuak dirauen bitartean, eta beharrezko konponketak egin arte, Udaltzaingoaren agindua errespetatzeko eskatu dute.

2016 03 02 zuloa bidegorrian h1

2016 03 02 zuloa bidegorrian zubitik

2016 03 02 zuloa bidegorrian mezua2

2016 03 02 zuloa bidegorrian mezua

2016 03 02 zuloa bidegorrianv