Biharamunean... lokatza eta elkarlana

Barren.eus 2016ko ots. 28a, 16:38

Zapatuko eurite eta ufalek eragindako kalteak neurtu eta lokatzak zikindutakoa garbitzeko eguna izan da gaur Mendaron eta Altzolan, batipat. Batean zein bestean ohituta daude lanotara, behin baino gehiagotan egin baitu gainezka Deba ibaiak azken urteotan.

Mendaroko Garagartza auzora zikinkeria asko ekarri du urak eta ezkaratz eta garajeak garbitzen aritu dira bizilagunak urek gainezka egin osteko biharamunean. Elgoibarko Altzola auzoan ere lokatzez zikinduta laga ditu zenbait portal eta garaje. 

Eusko Jaurlaritzak euriagatik ezarria zuen abisu laranja gaur eguerdian amaitu da. Horrez gainera, Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, domeka, zertxobait arinagoa izango da egoera. Zeruak estalita jarraituko du, baina prezipitazio gutxiago espero dira eta zaparradak zapatuan baino txikiagoak izango dira.

Atzo, hilak 27, 61,3 metro litro karratuko jaso ziren Altzolako estazioan.

 Argazkiak:

2016 02 28 urarenkalteak altzola eskoba

2016 02 28 urarenkaltea mendaro mangera

2016 02 28 urarenkalteak mendaro zikina

2016 02 28 urarenkalteak mendaro1

2016 02 28 urarenkalteak mendaro marka

2016 02 28 urarenkalteak mendaro

2016 02 28 urarenkalteak mendaro kamioia

 

2016 02 28 urarenkalteak altzola lurrabis

2016 02 28 urarenkalteak altzola

2016 02 28 urarenkalteak altzola1

2016 02 28 urarenkalteak altzola garajea2

2016 02 28 urarenkalteak altzola garajea

2016 02 28 urarenkalteak bidegorria

2016 02 28 urarenkalteak bidegorri zikina