Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 27 deba ibai hazitakinkongAltzolako estazioan maila gorria igaro du Deba ibaiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta laranja eman du datozen orduetarako ufal arriskua dagoela-eta.

Mendaron Kilimon errekak ezin du ibairatu eta, beste behin ere, gainezka egin du Garagartza auzoan. SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, 634 errepidea moztu egin behar izan dute Mendaro parean, 51. kilometroan, 21:00ak inguruan. 634 errepideko 62. kilometroan, berriz, Elgoibar parean, lur jausia eragin du gaur bota duen euri guztiak eta moztuta egon da errepidea. 

Elgoibarren kalte gehiago ere sortu ditu urak. Kultur Etxeko sotoan estoldetatik egin du gainezka urak. Andikano eta Maltzaga arteko bidegorria ere azpian hartu du zenbait tartetan. Udaltzainak ere aritu dira garaje eta ibaitik gertu lokal eta komertzioak dituzten herritarrak ohartarazten, segurtasuin neurriak har ditzaten. Taberna batean ere beheko pisutik goikora pasa arazi dituzte bezeroak. 

Euskalmeten webgunean ikus daitekeenez, Altzolako estazioan arrisku maila handiena gainditu du Deba ibaiaren ur emariak, 19:00ak inguruan, eta 21:00ak ingurura arte maila gorria gaindituta jarraitu du. Ordu horretatik aurrera emaria jaitsi eta hobetzera egin du egoerak, oraindik ere maila laranja gaindituta dagoern arren. 

Duela urtebete ere maila gorria gainditu zuen Deba ibaiak Altzolako estazioan dagoen neurgailuan, 2015eko urtarrilaren 30ean, hain justu ere, eta urak kalteak eragin zituen Elgoibarren eta Mendaron. 

2016 02 27 debaibaiahazita

2016 02 27 deba ibai hazita kingkong3

2016 02 27 deba ibai hazita bidegorria

2016 02 27 deba ibai hazita santana

2016 02 27 deba ibai hazita

2016 02 27 deba ibai hazita sotoa2

2016 02 27 deba ibai hazita sotoa

2016 02 27 deba ibai hazita kingkong2

2016 02 27 deba ibai hazita2

 

 

2016 02 27 deba ibai hazita mendaro2

2016 02 27 deba ibai hazita mendaro1

2016 02 27 deba ibai hazita mendaro

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza