Suhiltzaileek itzali behar izan dute Txankakoako biribilgune inguruan sua hartu duten bi farola.
Suak bi farola hartu ditu Santa Klara inguruan #Elgoibarpic.twitter.com/E3s9zR0Qv6
— barren.eus (@barreneus) 25 de febrero de 2016
Bi farolen karkasak erre dira Txankakoako errotondan. Akats elektrikoa izan da, lehen zantzuen arabera. Suhiltzaileek faroletan piztutako sua amatatu dute, eta badaezpada, amatatu egin dituzte inguruko argiak.