Gatzatu ikastaroa emango dute hil bukaerako ferian

Barren.eus 2016ko ots. 24a, 13:04

Hileko azken zapatuko feria egingo dute zapatuan (otsailak 27), eta Elgoibarko baserrietako ardien esnearekin gatzatua egiten ikasteko aukera izango dute gaztetxoek. Hil honetan Mintxeta Atletismo Taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak.

Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, otsaileko azken zapatuko feria egingo dute hilaren 27an. 

Ohi duten legez, Elgoibarko hainbat baserritarrek eta ekoizlek saltokiak jarriko dituzte Kalebarren plazan (9:00etatik 14:00etara). Horretaz gain, Kale Kantariak taldeak euskal kantu herrikoiekin girotuko du feria eguna. 12:00etan hasiko dute kalejira Kalebarren plazatik. Kale kantariek jakinarazi dutenez, hurrengo hileko ferian, martxoko azken zapatuan, ez dira kantuan irtengo, Aste Santuarekin bat egingo duela-eta. Apirileko ferian irtengo dira berriz.

Jan edanerako aukera ere izango da ferian. Mintxeta Atletismo Taldeak prestatuko ditu Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak. 11:00etatik aurrera salduko dituzte Kalebarren plazan. Errigorako olioa dastatzeko aukera ere izango da Kalebarren plazan jarriko duten postuan. Ganadu erakusketa ere egingo da, eguerditik arratsaldera bitartean, Aita Agirre plazan.

•Gatzatua egiten ikasteko ikastaroa

Gatzatua edo mamia egiten ikasteko tailerra izango da feriako interesgune nagusienetakoa. Prozesu guztia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 12:30etik 14:30era. Gatzatua egiten ikasteaz gainera, egindako mamia jan edo etxera eramateko