Kandelario eta San Blas eguneko elizkizunak, Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2023ko urt. 30a, 19:03

Otsail hasiera honetan ugari dira ohitura eta sinesmen egunak. Otsailaren 2an Kandelario, 3an San Blas eta horien ostean Santa Ageda bezpera eta Santa Ageda Eguna.

 Askok eusten diote oraindik Kandelario egunez mezara joan eta etxeak eta ondasunak babesteko kandelak bedeikantzeko ohiturari, bai eta San Blas egunez opilak eta leporako lokarriak bedeinkatzeko ohiturari. Elgoibarren, San Bartolome parrokian ospatuko dituzte bai Kandelario eguna, bai eta San Blas eguna ere. Otsailaren 2an meza emango du parrokoak, 10:00etan, eta kandelak bedeinkatuko dituzte gero.
San Blas egunez, berriz, bi ospakizun izango dira. 10:00etan, sanblasak bedeinkatuko dituzte, eta 19:00etan emango dute meza eta opilak ere bedeinkatuko dituzte. Egun horretan hiletarik balego, hileta ondorenean egingo lukete sanblas opilen bedeinkatzea.

Mendaron, berriz, San Blas egunez ospatuko dute meza, Azpilgoetako elizan, 19:00etan, eta kandelak eta sanblas opilak ere bedeinkatuko dituzte.

2023 01 30 san blas egizkia karakate eibar