Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 09 gabon zuhaitzak jasoDebabarreneko Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak batuko ditu urtarrilaren 11n eta 13an. Mankomunitateak eskualdeko herri guztietan batuko ditu Eguberrietan apaingarri moduan erabili diren zuhaitzak.

Adi, baina, zuhaitz naturalak bakarrik batuko baitituzte, hau da, plastikozko edo bestelako material batzuetako arbolak ez dituzte batuko.

Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Hortaz, izei naturalak bakarrik jasoko dituzte.
Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira eguaztenean (urtarrilak 11) edo barikuan, 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza