Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 16 istripua idotorbe aubixa errekanIdotorbe auzotik Aubixara bidean gertatu den istripu batean hil egin da Idotorbe auzoko bizilagun bat, 67 urteko gizonezkoa. Pendiz handiko zelaian behera amildu da autoa eta kilometro bat beherago dagoen errekastoan gelditu da.

Idotorbeko bizilagunek auto bat, Kia Sorento bat, ikusi dute gaur goizean errekasto baten ondoan eta abixua eman diote larrialdi zerbitzuei. Udaltzainak eta suhiltzaileak hurbildu direnean, auto barruan hilda topatu dute gidaria, 67 urteko gizonezkoa, Elgoibarko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Idotorbetik Aubixa artean dagoen errepidean gertatu da istripua. Errepidetik irten eta maldan behera erori da autoa. Zuhaitz baten aurka jo du lehenik, baina ez du autoa geldiarazi eta bidean oztopo gehiagorik gabe, pendiz handiko zelaian beheraino egin du, gurpilek zelaian lagatako arrastoek erakusten duten moduan. Zelaiaren behean dagoen errekastoak gelditu du autoaren inertzia. 

2016 02 16 istripua idotorbe aubixa ertzain

2016 02 16 istripua idotorbe aubixa ixa

2016 02 16 istripua idotorbe aubixa

2016 02 16 istripua idotorbe aubixav

2016 02 16 istripua idotorbe aubixa errekan2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza