Lau garbigune daude Debabarrena eskualdean: Elgoibarren, Eibarren, Ermuan eta Mutrikun, normalean kopuru txikiagoan sortzen ditugun hondakinak biltzeko. Aurrerantzean ordutegi berria izango dute.
Eskualdean kokatuta dauden lau garbiguneok zerbitzua emateko duten ordutegia aldatu du Debabarrenako Mankomunitateak, atzotik indarrean dagoena. Aurrerantzean, astelehenetan 15:45etatik 18:15etara soilik egongo dira zabalik, hau da, arratsaldez. Asteartetik ostiralera, aldiz, 9:00etatik 13:00etara eta 15:45etatik 18:15etara eraman ahal izango dira hondakinak, eta zapatuetan ohiko ordutegia mantenduko dute, 9:00etatik 13:00etara.
Horrela, honakoa da Garbiguneen ordutegia:
Astelehena |
15:45etik 18:15era |
Asteartetik ostiralera |
9:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era |
Larunbata |
9:00etatik 13:00etara |