Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 23 istripua luizia elgoibar ap8Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez ezbehar bat gertatu da Elgoibarren, AP8 autobidean, eta ondorioz, errei bat itxi dute Irungo norantzan. Luizi batek eragin du istripua.

AP8 autobideko 68. kilometroan izan da luizia, Gaindu enpresa parean, hain justu ere, eta honen ondorioz istripua izan dute lau autok eta kamioi batek, 8:00ak aldera. Bi lagun zauritu direla jakinarazi du Herrizaingo Sailak. 

Inguruko zirkulazioa oso motela da eta auto ilara luzeak sortu dira, sei kilometrora artekoak. AP8an Ermuaraino iristsi dira ilarak eta Bergara pareraino artekoak izan dira AP1 autobideko auto ilarak. Izan ere, 10:00ak aldera arte bi erreiak itxita egon dir. Ordu horretan iriki dute erre bat eta 11:30ak inguruan arindu dira auto pilaketak, beste erreia itxita mantendu duten arren.

2022 11 23 istripua luizia ap8 elgoibar BARREN

2022 11 23 istripua luizia ap8 elgoibar b1 BARREN

2022 11 23 luizia ilarak ap8 elgoibar

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza