Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 14 istripua ap8 trafikoa barrenAuto istripua izan da 14:00ak aldera Ap-8 autobidean, eta errepidea guztiz itxi behar izan dute tarte batean, Bilboko norantzan.

Herrizango Sailak jakinarazi duenez, auto batek eta autobus batek elkarren aurka talka egin dute Ap-8 autobideko 67. kilometroan, Elgoibar parean, Bilborako noranzkoan. Istripuan lagun bat zauritu da. Horrez gain, pare bat orduan oso motela izan da trafikoa Bilborako norantzan eta sei kilometroko auto ilarak sortu dira. Lehendabizi, errei bat zabaldu dute, eta ondoren biak.

Gaur goizean hiru autok txapa istripua ere izan dute Elgoibarren, 634 errepidean, Lerun kalea eta San Antolin kalea lotzen dituen biribilgunean.

2022 11 14 trafiko motela ap8 istripuagatik BARREN

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza