Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 11 ertzainen autoa iraulita 2015 10 Ertzaintzako patruila bat irauli zen Lerun industriagunean, joan den urrian. Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ihesean zihoan lapurtutako auto batek kolpatuta irauli zen Ertzainen autoa. Auto horretan zihoazen hiru lagenetatik bi identifikatu dituzte orain. Joan den barixakuan atxilotu zuten horietako bat, 25 urteko gizonezkoa, Elgoibarren.

Joan den urriaren 22an Santa Ana kaleko biribilgunetik igaro zen auto bat susmagarria iruditu zitzaion Ertzaintzaren patruila bati eta jarraitzea erabaki zuten. Hiru lagun zihoazen barruan. Jezarpena egiten ari ziren ibilgailua, Seat Leon bat, Hondarribian lapurtua izan zela jakin zutenean autoa geldiaraztea erabaki zuten, baina, hori gertatu aurretik, ihesari eman zion autoak, abiada bizian eta gainerako auto gidarien segurtasuna arriskuan jarriz, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ertzainek atzetik jarraitu zuten susmagarrien autoa behin eta berriz glditzeko eskatuz, baina kontrazko noranzkoan ihesean jarraitu zuten Debaruntz. Ertzainen patruila Seat Leon autoaren parean jarri zenean, honek patruilaren kontra jo eta errepidetik atera zuen poliziaren ibilgailua. Kolpearen ondorioz irauliu egin zen Ertzainen autoa, Lerun industriagunerako sarreraren ondoan. Istripua sorrarazi ondoren, autoko hiru lagunek oinez ihes egin zutela dio Ertzaintzaren prentsa oharrak. 

Ihesari emandako hiru lagunen nortasuna argitzeko peskizak hasi zituzten orduan Eibarko Ertzain-Etxeko agenteek eta susmagarrietako bi identifikatzea lortu dute. Horietako bat joan den asteko barixakuan atxilotu zuren Elgoibarren bertan. 25 urteko gizonezkoa da eta autoritatearen aurkako atentatua, ausarkeriaz gidatzea, eta auto lapurreta leporatzen diote. Delito berberak leporatzen dizkiote identifikatu duten bigarren lagunari ere, 24 urteko gizonezkoari. Aurrekari “ugari” dituela gaineratu du Ertzaintzak. Ikerketak aurrera darrai, auto horretan zihoan hirugarren laguna zein zen jakin nahi dute-eta.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza