Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Animalien eta pertsonen mozorro lehiaketa egin zuen animalien babeserako Adogi elkarteak zapatuan, Maalan. (bideoa eta argazkiak dauzka)

“Txakurrak hanka-hutsik han ere” dio esaera zaharrak gauza txarrak edo okerrak leku guztietan gertatzen direla adierazteko. Oraingoan, baina, Elgoibarko txakurrek ez dute beste inongoen antzik izan, ez behintzat joan den zapatuan animalien eta pertsonen mozorro lehiaketan parte hartu zuten txakurrek.

Animalien babeserako Adogi elkarteak antolatu zuen ekimen berezia, inauterietako jai giroarekin bat egin, eta, bide batez, animaliak babesteko zer lan egiten diharduten ezagutarazteko. Lehiaketara ez zen animalia gehiegi aurkeztu, baina umore onean egin zuten desfilea mozorroa jantzita agertu ziren txakurrek eta txakur jabeek.

Antolatzaileak gustura gelditu dira ekimenarekin. "Horrelako zerbait antolatzen genuen lehen aldia izan da, eta zer hobetua badagoen arren gustura gaude. Aukeratu genuen eguna, esaterako, ez zen onena izan; egin zuen haize zakarragatik, eta inauteri eguna izan arren lehiaketara ere uste baino lagun gutxiago aurkeztu zirelako. Hala eta guztiz, jende dezente hurbildu zitzaigun egiten ari garen lanaren inguruko galderak egitera edo informazio eske". 

Izan ere, lehiaketaz gainera, Adogik mahai informatiboa jarri zuen eta bigarren eskuko arropa zein bitxikeriak ere jarri zituzten salgai, kaletik jasotzen dituzten animaliekin lanean jarraitu ahal izateko dirua biltzeko. Umeek marrazkiak egiteko txokoa ere prestatu zuten. 

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta 4

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta 4a

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta med

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta tx

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta merk2

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta merka

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta4

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta1

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta

2016 02 06 adogi txakurrak mozorrotuta v

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza