Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 09 haziak batzeko irteera baso biziak elgoibar morkaiko azkuen 1Hemen bertako haziak batzeko mendi-irteera antolatu zuten Baso Biziak-ek eta Morkaiko Mendizale Elkarteak elkarlanean, eta 55 lagun elkartu ziren deialdira.

Kalegoen plazatik abiatu ziren mendira, San Roke ingurura, eta han hazien inguruko azalpenak eman zizkieten ibilaldira batutakoei: zer motatako haziak jaso behar zituzten eta zein baldintzatan zeudenak. San Roketik Berazetarantz joan ziren gero eta handik, Goenaga baserri paretik, Sallobenterantz, basoan barrena haziak bilduz. Lau bat orduko ibilaldia egin zuten eta skate parkean bukatu zuten. Han, haur bakoitzari hazi bana eman zioten tetabrik batean sartuta, etxera eraman zezaten. Gainerako haziekin hazitegi bat egitekoa du Baso Biziak-ek, ondoren jabeek lagatako lursailetan edo formula ezberdinen bidez erositako lursailetan landatzeko zuhaitz landareok.

2022 10 09 haziak batzeko irteera baso biziak elgoibar basoan

2022 10 09 haziak batzen elgoibar baso biziak morkaiko zuhaitzetik

2022 10 09 haziak batzeko irteera baso biziak elgoibar ezkurrakeskuan

2022 10 09 haziak batzen elgoibar baso biziak morkaiko tetabriketan

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza