Bertako zuhaitz landareen haztegia edo mintegia sortu nahi du Elgoibarko Baso Biziak taldeak, eta asmo horretan antolatu dute haziak batzeko irteera urriaren 9rako.
Inguruko mendi eta basoen egoera hobetzeko lanean dihardu Elgoibarko Baso Biziak Taldeak, proiektu desberdinen bitartez. Horietako bat da bertako zuhaitz landareen mintegia sortzea, gero inguruko basoetan landatu ahal izateko. Hasteko, baina, bertako zuhaitz desberdinen haziak behar dituzte eta orain da sasoi egokia horiek batzeko. Hori dela eta, urriaren 9rako (domeka) mendi irteera antolatu dute Morkaikorekin elkarlanean. Adin guztietako lagunek parte har dezaketela irteeran esan dute eta hiruzpalau orduko iraupena izango duela.
Kalegoen plazan batuko dira, 9:30ean.
- Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. epostara edo 669 678 003 telefono zenbakira mezu bat bidali.