Maitasunez Hezi elkarteak edoskitze tailerra antolatu du otsailaren 13rako

Barren.eus 2016ko ots. 3a, 18:35

Maitasunez Hezi elkarteak edoskitze edo laktantzia taldea da, amek osatzen dutena. Haur jaioberrien amak, haurdun dauden emakumeak edota amatasunari lotutako gaiez kezkatuta dauden emakumeak animatu nahi dituzte amen arteko edoskitze laguntza tailerrera.

Tailerra otsailaren 13an (zapatua) Kultur Elgoibarko Kultur Etxean egingo dute, 11:00etatik aurrera. Edoskitzearen inguruko esperientziak partekatuko dituzte eta taldean sortzen diren kezken inguruan arituko dira.
Aldez aurretik parte hartzearen berri ematea eskatu dute antolatzaileek,  636 916 556 (Naiara) edo 665 733 809 (Ainize) telefonora deituta edo bestela emailez maitasunezhezihotmail.com helbidera deituta.