Ibilgailu historikoen ezusteko geldialdia Elgoibarren

Barren.eus 2022ko ira. 15a, 17:36

Euskal Herrian ibilaldia egiten ari den ibilgailu historikoen konboi batek geldialdi labur bat egin zuten atzo arratsaldean Elgoibar parean. Ez zen eurek aurreikusitako geldialdia izan, baina argazkian ikus daitekeen irudi bitxia laga zuen, beste garai batekoa dirudien irudia.

Aiastiatik behera zetozela, N 634 errepidera batzerakoan, arazoak ematen hasi zen auto historikoetako bat, eta gidariak Txankakoako zubiaren ondoan dagoen biribilguneko berdegunera baztertu behar izan zuen matxuratu zegoen autoa. Leku berean aparkatu zuten autoa beste hiru ibilgailu historikok ere. Hala, laurak ilaran jarrita, ingurutik pasa ziren lagun guztien atentzioa bereganatu zuten ibilgailu historiko ikusgarriek, matxuratuta zegoen autoa eramateko garabia etorri bitartean. Herbehereetako eta Belgikako gidariek azaldutakoaren arabera, zortzi autok osatutako konboia ari da osatzen Euskadiko Itzulia. Matrikuletan ere halaxe zuten idatzia: Euskadiko Itzulia. Atzoko etapa Bakion hasi zuten, eta Elgoibartik Loiolara joateko asmoa zuten, etapari amaiera Donostian emateko. Matxuratutako autokoek taxian egin zuten Donostiarako bidea.

Ikus bideoan BARREN aldizkariaren instagram kontuan.

2022 09 14 auto antigualak elgoibar txankakoa parean BARREN 1

2022 09 14 auto antigualak elgoibar txankakoa parean BARREN gruan