Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 27 2019 03 29 jose cruz igartua elgoibar isiltasun eskola BARRENJose Cruz Igartuak meditazio saioa eta meditazioari buruzko hitzaldia emango ditu bariku honetan, uztailaren 29an, Elgoibarren.

Saioa Kultur Etxeko sotoan izango da, eta 19:00etan hasiko da. Elgoibarko Isiltasun Eskolak antolatutako ekintza da.

Apaiz sakramentinoa da Jose Cruz Igartua elgoibartarra. 1973an ordenatu zen Jose Maria Setienekin Elgoibarko parrokian eta gero Bilboko auzo batean egon zen apaiz sei urtez. Madrilera joan zen ondoren, eta han, elizako lanak hitzaldiekin, mezekin, konfesioekin, zein bestelako meditazioekin partekatu izan ditu. Elgoibarren Isiltasun Eskola abian jarri zutenetik berak egiten ditu gidari lanak. Isiltasuna praktikatzen eta hori irakasten saiatzen dira Isiltasun skolan. "Isiltasuna bide pribilejiatua da gure barren-barrenera iristeko, eta gure ikuspuntutik, harremana izan dezakegu transzendentea den horrekin. Isiltasuna oso bitarteko ona da horretarako", adierazi zuen Igartuak BARRENi emandako elkarrizketa batean.

∞Lotura duten albisteak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza