Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 27 eguzki plakat olaizaga teilatuan BARRENAurten hasi eta 2023an jarraituko du Udalak kiroldegiko teilatuan plaka fotovoltaikoak jartzeko lanarekin. Bi fasetan burutuko dute lana, eta guztira 240 plaka jarriko dituzte. 

Energia primario ez-berriztagarrien kontsumoa murrizteko helburuarekin, eraikin publikoetan plaka fotovoltaikoak jartzeko plana dauka Elgoibarko Udalak. Horren barruan, 240 plaka jarriko dituzte Olaizaga kiroldegiko teilatuan. Lehen fasea aurten egingo dute, eta fase horretan 140 plaka jarriko dituzte. 2023an beste 100 plaka gehituko dituzte. 

Lehen faseko aurrekontua lizitazio epean dago une honetan abuztuaren 29ra arte (egun hori barne), eta 140 plaka fotovoltaiko instalatzea dakar. Hasierako aurrekontua 49.582,52 eurokoa da + BEZa. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da. Udalak obrak 2022ko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten du.


Udalak, 2022ko martxoan, sei eraikin publikotan fotovoltaikoen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz enkargatu zuen azterlanaren barruan kokatzen da jarduketa hau. Bertan aztertu zen instalakuntzak izan zezakeen bideragarritzasuna eta errentagarritasuna. Aduradunek esan dutenez, ekonomikoki bideragarriena Olaizagako Kiroldegia da: barne-errentagarritasunaren tasa (TIR) % 10ekoa da, balio eguneratu garbia (VAN) 27.014,24 eurokoa, eta amortizazio-urteak 9 izango lirateke.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak azpimarratu du “Elgoibar berdeago eta iraunkorrago baten aldeko apustua dela. Olaizagako instalazioetan elektrizitate garbia eta doakoa hornitzea da helburua, energia berriztagarrien erabilera areagotuz eraikuntzan eta azpiegitura publikoetan elektrizitatea ekoizteko eta erabilera termikoak emateko, bereziki kontsumotik gertu dauden puntuetan, eskala txikiko sorkuntza bultzatuz. Elgoibarko eraikin publikoek batez ere egunez kontsumitzen dute energia elektrikoa, eta, beraz, eguzki-energia fotovoltaikoa aproposa da oso. Gainera, kasu gehienetan, eta bereziki Olaizaga kiroldegian, eraikinetako estalkiak erabilerarik gabe eta hurbileko oztoporik gabe dituzte, eta horrek plaka fotovoltaikoak egoki ezarri eta mantentzea ahalbidetzen du”.

2022 07 27 kiroldegi fotoboltaiko 2

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza