Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 07 26 errotaberri eskailerak

Errotaberriko eskailera mekanikoak igogailuarekin ordezkatzeko lanak aurrera doaz, eta Udaletik jakinarazi dute ostegunean, hilaren 28an, kenduko dituztela hondatutako eskailerak bere lekutik. Horrek eragina izango du auzoan. 

 

Etzi desmuntatuko dituzte Errotaberriko eskailera mekanikoak, eta ondorioz, San Roke kaleko 6, 8 eta 10 atarien pareko zatia itxita egongo da, 8:00etatik 18:00ak arte. Tarte horretan, ohiko eskailerak ere ezingo dira erabili. Arduradunek esan dute, ondo bidean, ostegunean bertan hasi eta bukatuko dituztela lanak. UTE Urdinberri Viuda de Sainz enpresa ari da lanak burutzen. 457.322,78 euroko aurrekontua dauka obrak (BEZ kanpo) eta exekuzio epea zazpi bat hilabetekoa izango da. Arduradunen aurreikuspenen arabera, 2023ko hasieran igogailua erabiltzeko prest egongo da. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza