Sute txiki bat piztu da Egondo lantokian

Barren.eus 2016ko urt. 25a, 18:56

Egondo enpresako pintura-kabinan sute txiki bat piztu da 18:00ak inguruan eta behargin bat anbulantzian eraman behar izan dute.

Elgoibarko Albitzuri industriagunean dagoen Egondo lantokian piztu da sua. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira sua itzaltzera eta ez dute denbora asko behar izan dena bere onera ekartzeko. Ordubete baino gutxiago egin dute lantokian. Tamalez, behargin bat ondoezik sentitu da, eta anbulantzia medikalizatu eraman behar izan dute, sortu den kea arnastearen ondorioz, beharbada. Hospitalera eraman dute proba gehiago egitera. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da eta ez dute gertatutakoari buruzko adierazpenik egin nahi izan oraingoz.

2016 01 25 sutea egondo2