'Osasuna eta elektromagnetismoa' hitzaldia emango du Asier Arregi geobiologoak Mendaron

Barren.eus 2022ko mai. 24a, 14:54

Asier Arregi, nekazal ingeniari eta geobiokologoak, ‘Osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan’ izeneko hitzaldia emango du Mendaron, barikuan, hilak 27.

Nekazaritza ingeniaria, uhin elektromagnetikoetan aditua eta Lau-Buru Teknologiako zuzendaria den Asier Arregi eibartarrak emango du hitzaldia, maiatzaren 27an, Mendaroko frontoian, 19:30ean hasita.

"Uhin Elektromagnetikoak, 5G teknologia, etxeetan dauzkagun gailuen kutsadura… Zer gertatzen ari da? Zerez inguratuak gaude eta nola babestu gaitezke? Zein izan da erradiazio elektromagnetikoaren eboluzioa gizarte modernizatu eta teknologizatu honetan?", horiek eta antzerako beste gai eta zalantzen inguruko solasaldia izango da.