Idia solte Elgoibarko kaleetan

Barren.eus 2016ko urt. 9a, 13:54

Idien arteko desafioa jokatu behar dute gaur gauean Artazo eta Soarte elgoibartarrek Sigmako probalekuan. Dema horretan parte hartu behar duten idietako batek ihes egin du eta Elgoibarko kaleetan barrena aske ibili da gaur goizean. Behin bakarrik ez, birritan egin du ihes idiak.

Idi deman parte hartu behar zuten idiak pisatzera zihoazen unean egin du ihes idietako batek, 10:30ak inguruan. Zubia gurutzatu eta Trenbide kaletik eta kiroldegi aurretik pasa ostean, Sallobenteraino iritsi da idia. Ibarrenea inguruan lortu dute geratzea. Berriz probalekura itzuli dute aberea, baina urduri jarraitzen zuen oraindik eta berriz ere ihes egin du piisaketa egin eta kamioira sartu behar zuten unean, hain justu ere. Bigarren ihesaldian Olaizaga kiroldegi ingururaino iritsi da eta autopistako zubi azpian itxi diote bidea idiaren jabeek. Aske ibili den bitartean ez du kalterik sortu, baina hori bai, zur eta lur laga ditu aberearekin gurutzatu diren herritarrak.  (*argazkiak: twitter)

2016 01 09 idia santaana

2016 01 09 idia olaizaga

2016 01 09 idia sanroke