Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 16 mendaro izurriteakMendaroko Udalak, azken uholdeen ondorioz sortutako izurriteen harira lanean jardun du azken asteotan. Besteak beste, herriko arratoi eta saguen intzidentziak eta izurriteen ugaritze-guneak aztertu dituzte.

Udalaren lehentasunak herria garbi mantentzea eta mendarotarren osasuna zaintzea direla azpimarratu dute arduradunek. Horretarako, herriko arratoi eta saguen intzidentziak eta izurriteen ugaritze-guneak aztertu dituzte, eragina ikusteko eta gune kritikoen mapan irudikatzeko: herriko sarbideak, euri eta gorotz-saneamendurako hodiak, kable-hodiak… eta eremu kritikoak, hala nola ezpondak, lorategiak, sasi-eremuak eta zabortegiak.

Azterketa horietatik ateratako ondorioetan oinarrituta hartu dituztela neurriak azaldu dute. Mendaron urtean hamabi ikuskapen eta tratamendu egiten dituzte arratoi, sagu, labezomorro eta inurrien aurka, denbora-tarte erregularretan. Arratoiak hiltzeko edo kontrolatzeko monitorizazio-blokeak ipintzen dituzte, edo, karraskariak egoten diren eremuetan pozoia; labezomorro eta inurrien kasuan, berriz, gel intsektizidak. Tratamenduak izurrietan aditua den Acticimex enpresarekin lankidetzan egiten dituzte.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza