Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 04 bidegorria elgoibar BARRENElgoibar eta Eibar batzen dituen bidegorria itxita egongo da aste hasieran, Elgoibar eta Maltzaga artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak jakitera eman duenez, erabat itxita egongo da Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria, martxoaren 7tik 9ra, 00:00etatik 24:00etara, mantentze lanak direla eta.

Hain zuzen ere, harri-lubeta eta zapata egiteko lanak egingo dituzte, 13+900 kilometro-puntuan. Foru Aldundiak azaldu duenez, lan horiek egiteko behar den makineria eta bidegorriaren zabalera kontuan hartuta, bidegorria erabat moztuko da, eta ezin izango da ibilgailuekin pasatu lanak egiten diren bitartean. Lan-ordutegia martxoaren 7tik (astelehena), 07:00etatik, martxoaren 9ra (asteazkena) 18:00etara izango da.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza