Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 24 beira edukiontzia gainezka mendaroEskualdeko herrietako beiraren edukiontzietan hondakinak pilatzen ari dira, eta horren arrazoiaren berri eman du Mankomunitateak. Bilketa zerbitzua eskaintzen duen enpresak duen ibilgailu faltagatik dela azaldu dute.

Debabarrena Mankonunitatetik jakitera eman dutenez, Ecovidrio erakundea arduratzen da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietan beira biltzeaz, baita Debabarrenean ere, Eusko Jaurlaritzarekin duen hitzarmenari esker. Ecovidriok beste enpresa baten bidez jasotzen du herrietako beira, eta azken asteetan Debabarrenako beiraren edukiontzietan hondakinak pilatzen ari dira, "enpresak horrek bilketa behar bezala egiteko nahikoa ibilgailu ez dituelako".

Hori ikusita, Mankomunitateak kezka adierazi dio Ecovidriori eta irtenbide bat bilatzeko hainbat bilera egin dituztela azaldu dute. Mankomunitatearentzat “ezinbestekoa da herriak txukun eta garbi mantentzea eta hondakinen bilketa zerbitzu egoki eta eraginkor bat bermatzea gure eskualdeko herrietan”. 
 • Martxo amaierara arte edo apirilera arte kamioi berririk ez
Oraingoz, bilketaz arduratzen den enpresak baliabideak indartzeko ahalegina egin du eta erabilgarri dauzkan ibilgailuekin bilketa txandak indartu ditu, zerbitzua modu egokian emateko. Dena den, Ecovidriok Mankomunitateari adierazi dionez, "martxo amaierara arte edo apirilera arte" ezin izango da beira bilketa zerbitzua behar duen modukoa izan, zehaztu dutenez, orduan iritsiko baitzaizkio bilketa egiten duen enpresari ibilgailu berriak, beharrezkoak zerbitzua eskatzen zaion moduan emateko.

2022 03 01 edukiontziak aita agirren elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza